XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabak-. Zergatik izan ezingo naiz? Ura're ni bezelaxe zan len, ta ni gero ura bezela izan nindeke.

Marik berak esan zidan, oraindik egun askoeztala, bere etxera mirabe juan nai banua, soldata ona emango zidala, bere senarraren anaia're ezkongai zegoala, emazte euskalduna nai zukiala ta... ez nua geiago esatera.

Bazijoan agure gizarajoa sarean sartuaz, eta erantzun zion alabari, ondo zerizkiola aren asmoari, beñepeiñ barkillogille baño obeki izango zala, baña bere baimena eman aurretik, gizon batekin ibenkidatu edo konsultatu bear zula.

Gau artan ta ondorengoetan agure gizajoa automoillean, amesetan, asko ta asko ta oso ederki ibilli zan.

Amesetan aiñ ederki bazebillen, zer izango ote zan, gero ames oiek egi biurtzean?.

IV
ANEMARIREN ASMOAK.

Ait-alaben artian esan zan guzia aditu zuan Anemarik, eta bere barru guzia irakiten zeukan.

Bere estutasunian eskatu zion Aita San Antoniori adimentuko argia, ta lagun zegiola arren bere estutasunean, aginduaz emango zituala bi pezeta beartsuen ogitarako.

Aditu zion Santuak bere erregua.